Lumiplaswww.lumiplas.net

Aurkezpena

 

CALDERERIA PLÁSTICA LUMIPLAS S.L. konpainiak 30 urtetik gorako esperientzia du. 1995 urtean jaio zen, Ondasun Erkidego bat zenetik urte horretan Elkarte Mugatu bat izatera pasa zelarik.

Bere jaiotzatik enpresaren jarduera plastikozko kaldereriarantz zuzenduta egon da, plastikoak eraldatuz gure bezeroei irtenbideak emanez. Urteen joanarekin enpresa handiagotuz joan da eta gaur egun Zarauzko Abendaño industria gunean kokaturik dago.

Erabilitako material nagusiak PVC, Polipropilenoa, Polietilenoa, Metakrilatoa, Poliéster erretxinak eta abar dira. Material hauetako plaka, hodi eta barretatik abiatuz, planoen arabera edozein motatako piezak eraikitzen dira, bai mekanizatuan bai extrusioan. Hodiak, ponpak eta osagarriez osaturiko instalazioak, deposituen fabrikazioa eta galbanizatuentzako bainu sailak ere egiten dira. Enpresen mantentze lanak da Lumiplas konpainiak jorratzen duen beste sail bat.

Laburbilduz, hau da enpresak jorratzen dituen sail nagusiak:

 

  • Plastikozko deposituen fabrikazioa (PVC, PP, PE eta abar) bezeroen beharren arabera neurrira eginikoak.
  • Piezen mekanizazioa planoen arabera.
  • Hodien, balbulen eta osagarrien sistemen instalazioa.
  • Azaleren estaldurak.
  • Enpresen mantentze lanak.

Enpresak gaur egun 9 langile ditu lantegian eta 1 bulego teknikoan, bezero bakoitzaren beharrei irtenbidea emateko. Kalitatea azken produktuan izan da beti gure helburu nagusia eta horrela izaten jarraitzen du, bezeroaren poztasunarekin batera.

 

© Calderería plástica Lumiplas S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz