Plastiko galdaragintzan adituak 1990-tik
Calderería Plástica Lumiplas, 30 urte baino gehiago dituen enpresa da, Zarauzko Abendaño industrigunean kokatua dagoena. Sortu zenetik, bere aktibitatea plastikozko kaldererian oinarritua egon da, plastikozko materialen eraldatze prozesuekin sektore ezberdineko enpresei irtenbideak emanez.
Materiale plastikoetan aukera zabala
Erabiltzen ditugun material nagusiak PVC-a, Polipropilenoa, Polietilenoa, Metakrilatoa, Poliesterra, eta abar dira. Material hauez eginiko plaka, barra edo hodietatik hasi eta, eraldatze prozesu ezberdinak burutuz, era guztietako piezak fabrikatzen dira planoen arabera, bai mekanizatuan eta baita estrusioan ere. Hodi, ponpa eta osagarriez osaturiko kolektoreen instalazioak ere burutzen ditugu. Depositu, kubeta eta bainu-lineak ere fabrikatzen ditugu, bai galbanizatuen sektoreantzat eta bai beste sektore ezberdinentat.
KALITATE ZIHURTATUA
Enpresa sortu zenetik, Calderería Plástica Lumiplas-en helburua eskeintzen dituen zerbitzu eta produktuetan kalitaterik hoberena lortzea izan da, horrela bezeroen fideltasuna eta beraien gogobetasuna lortuz.
Gure enpresan egindako produktu guztiek neurketa-kontrol zorrotz eta desberdinak igarotzen dituzte, bai neurrien zehaztasun kontrolak, estankeitatea, instalazio eta muntaien kontrola, eta abar.
2014. urtean enpresan ISO 9001:2008 kalitatea kudeatzeko sistema ezarri zen. Sistema hau urtero eginiko kanpo eta barneko auditoriekin berritzen eta hobetzen joan gera, gaur egun gure enpresa ISO 9001:2015 zertifikatuaren jabe delarik.
Calderería Plástica Lumiplas-eko talde guztia kalitatea kudeatzeko sistema honen arauak betetzeko trebatuta dago, produktu eta zerbitzu onena eskeintzeko lehentasunezko xedearekin.